XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZKUNTZEN PLAGINTZEN KLASIFIKAPENERAKO ALEGIN BAT
CHAIM RABIN, HEBREOEN UNIBERSITATEA, JERUSALEN.

Linguistikatik kanpora dagozan plangintzak.

Batak besteagaz leiatzen daben izkuntza batzuentzat dira plangintza oneik, edo izkuntza baten erabilkerai buruz.

A) Zearreko Plangintza edo horizontala.

Aldaketa, izkuntza erabiltzerakoan, lurraldean egiten da.

1. Geografi mailako aldaketa (aldaketa aberri baten barruan edo probintzi baten barruan, tabar...).

2. Erri barruko aldaketa (izkuntza bateko biztanleak beste izkuntzadunekaz, nastatuta ipini).

B) Plangintza zutak edo goitik berakoak.

Aldaketa egiten da gizarte batek izkuntzari emoten deutsan erabilkeran.

1. Goragoko eta beragoko gizarte klase biren artean aldaketa.

2. Uritar eta baserritarren artean izkuntz aldaketa, auzotuta dagozanen eta erri gabe diranen artean.